Miren Eceiza Arrospide naiz, fisioterapeuta titulatua, 2883 kolegiatu zenbakiarekin eta Eraiki fisioterapia zentroaren sortzailea.

Lesio neuro-muskulo-eskeletikoetan espezializatua naiz, bai izaera traumatologikoa dutenetan eta bai kirol munduarekin lotutakoetan.

Kontsulta pribatuetan egin izan dut beti lan eta honek eskaintzen duen atentzio pertsonalizatua eta pazienteekiko loturak egin nahi nire lanbidea maitatzea eta beti ametsa izan dena egi bihurtzen hastea.

Eraiki bide berri baten hasiera izatea nahi dut, pertsonak beren osotasunean ikustea oinarritzat duena, eta mugimenduaren bitartez, beren osasuna berreskuratzea edo optimizatzen laguntzea izango da helburua, horretarako nor berak erabili ahal izateko herramintak eskainiz.

Naroa Calvo Apalategui naiz, fisioterapeuta, Nafarroako Unibertsitate publikoan tituluduna (elkargokide zk 3626), kirol-lesioen berregokitzean aditua eta pilates zein hipopresiboen instruktorea.

Tratamenduaren ikuspegia indibidualizatua da, paziente bakoitzaren egoerak eskatzen dituen beharrak kontuan hartuta estrategia mota desberdinak erabiliz. Horretarako, teknika inbasiboak, artikulazio-mobilizazioak eta abordatze aktiboagoak erabiltzen ditut, hala nola mugimendu eta ariketa terapeutikoa, azken osagai hauek funtsezkoak baitira arazoei irtenbidea emateko.
Lan egiteko modua graduondoko hainbat formazioen emaitza da. Horrela, fisioterapia eguneratua eskaini ahal izateko, beti ere pazientearentzat emaitza ezin hobea bilatuz.

 

Eider Calahorra Murua, (3826 elkargokide-zenbakia), fisioterapeuta, Torrelavegako Gimbernat Unibertsitatean graduatua, kirol-lesioak berregokitzeko masterra duena eta ariketa terapeutikoan oinarritutako tratamenduan espezializatua.
Klinika pribatuetako eta futbol-taldeetako lan-esperientzia, fisioterapeuta naiz berregokitzaile modura.
Eraikin etapa berri bat hasten dut, ilusioz eta gogoz, paziente bakoitzarekin ikuspegi multidiziplinarra eta pertsonalizatua bilatuz eta funtsezkoak diren teknika pasibo zein aktiboak erabiliz. Sistema neuromuskuloeskeletikoa jorratzearen garrantzia kontuan hartuta, pertsona bakoitzaren beharrei erantzuna ematea da helburua.